Roald Amundsen
Roald Engebreth Gravning Amundsen (Borge, Østfold, Norvegia, 1872ko uztailaren 16a - Barents itsasoa, Ozeano Artikoa, 1928ko ekainaren 18a) norvegiar esploratzailea izan zen. Artikoa eta Hego Poloa arakatu zituen.1903 eta 1906 artean Ipar-mendebaldeko Pasabidea zeharkatu zuen aurreneko espedizioaren gidaria izan zen. 1911ko abenduaren 14an bere taldearekin Hego Polora heldu zen, Robert Falcon Scott ingelesa baino 34 egun lehenago. 1926an baloi gidatuan Ipar Polora iritsi zen. 1928an desagertu zen ''Italia'' baloi gidatuaren erreskatean parte hartzen ari zela. Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2
-
3
-
4
-
5