Heinrich Barth
Johann Heinrich Barth (Hanburgo, 1821eko otsailaren 16a - Berlin, 1865eko azaroaren 25a) alemaniar esploratzailea izan zen.Berlingo Unibertsitatean ikasi zuen Karl Ritter geografoarekin, Jacob Grimm historialariarekin eta August Böckh kultura klasikoko irakaslearekin. 1844an bere tesia aurkeztu zuen, Korintoko antzinateko merkataritza harremanei buruzkoa.
1845ean Ipar Afrika eta Ekialde Ertainetik bidaia bat hasi zuen bere aitak finantzatuta. Bi hilabete eman zituen Londresen arabiera ikasi eta britainiar babes kontsularra ziurtatzeko. Antzinateko hondakinak aztertu, eta liburu bat argitaratu zuen 1847an.
1849an Sudan, Saharako basamortua eta Mendebaldeko Afrika zeharkatu zituen bidaia bat hasi zen.
1859ko urrian Agadez hirira iritsi zen lehen europarra izan zen. 1855ean itzuli zen Tripolira Adamawara, Txad aintzirara, eta Timbuktura iritsi ondoren.
Bisitatu zituen lurraldeetako topografia, historia, zibilizazioak, hizkuntzak eta baliabideak aztertu zituen. Afrikako herrien kulturaz eta historiaz gehiago interesatu zen merkataritza ustiapenaz baino. Arabieraz eta Afrikako hainbat hizkuntzaz hitz egitea lortu zuen eta Songhai Inperioaren historia ikasi zuen.
1858an Asia Txikia bisitatu zuen eta 1862an Europako probintzia turkiarrak. Berlingo Unibertsitateko Geografia irakaslea eta Geografia Elkarteko lehendakaria izan zen. Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2
-
3
-
4
-
5
-
6
-
7
-
8
-
9nork Barth, Heinrich
Argitaratua 1959Sailkapena: Sammlung Dietmar Kummer (Leipzig: Bibliotheksprofessor)Aldizkako argitalpena -
10nork Forster, Georg, Humboldt, Alexander von, Leichhardt, Ludwig, Schlagintweit, Hermann, Barth, Heinrich
Argitaratua 1963Sailkapena: R 16Liburua -
11