Pierre Bayle
Pierre Bayle (Carla-le-Comte, 1647ko azaroaren 18a – Rotterdam, 1706ko abenduaren 28a) frantziar filosofo, idazle eta lexikografoa izan zen.Aita ministro kalbindarraren eta Puylaurensen akademiaren heziketa jaso zuen. 1669an jesulagunen ikastetxe batean sartu zen Tolosa Okzitanian, eta hilabete geroago katolizismora bihurtu zen. Hala ere, hamazazpi hilabete geroago, kalbinismora itzuli eta Genevara ihes egin zuen, eta han René Descartesen irakaspenak aurkitu zituen.
Frantziara itzulita, Parisen lan egin zuen hainbat familiatan tutore. 1675ean filosofiako irakasle izendatu zuten Sedan Akademia protestantean. 1681ean akademia kendua izan zen eta Baylek lehentxeago ihes egin zuen Zazpi Herbehere Batuen Errepublikara. Han filosofiako eta historiako irakasle izendatu zuten Rotterdamen, baina ikastetxean luze borrokatu ondoren, kaleratu egin zuten 1693an.
Bayle Rotterdamen egon zen 1706an hil zen arte.
Bere lanik ezagunena 1697an argitaratzen hasi zen ''Dictionnaire Historique et Critique'' da. Entziklopedisten aitzindaritzat hartzen da. Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2
-
3