Jorge Luis Borges

Jorge Francisco Isidoro Luis Borges (13px| audio) (Buenos Aires, 1899ko abuztuaren 24a - Geneva, Suitza, 1986ko ekainaren 14a) argentinar idazle bat izan zen. Ipuinak, saiakerak eta olerkiak idatzi zituen, batez ere. Latinoamerikako literaturaren egile ospetsuenetariko bat izan zen, eta Julio Cortazarrekin batera argentinar idazle ezagunena. Zenbait aldiz izendatu zuten Literaturako Nobel sarirako, baina ez zioten inoiz eman. Miguel de Cervantes saria irabazi zuen 1980an.

Liburuzain, irakasle, jendaurreko hizlari eta itzultzaile izan zen. Bere bi liburu ezagunenak, ''Ficciones'' eta ''El Aleph'', 1940ko hamarkadan argitaratuak, fantasiazko gai komunen bidez lotutako ipuin bildumak dira. Gaiak ematen die batasuna narrazio laburrei: ametsak, labirintoak, liburutegiak, ispiluak, klepsidrak, fikziozko egileak eta Europako mitologia (greziarra eta eskandinaviarra kasu). Borgesek bere literaturan ideia filosofikoak esploratzeko argumentuak erabiltzen zituen, esate baterako, oroitzapena, betierekotasuna eta literatura bera: metaliteratura egiten zuen maiz. Kritikari askoren iritziz, XX. mendeko literatura hispanoamerikarraren errealismo magikoaren hasiera, hein handi batean, haren lanari zor zaio.

Haurtzaroa Buenos Airesen igaro ondoren, Borges Suitzara joan zen bizitzera familiarekin, 15 urteko nerabe zela, 1914an. Suitzan Collège de Genève ikastetxean ikasi zuen. Garai haietan, Borges familiak sarri bidaiatu zuen Europan zehar. 1921ean Argentinara itzuli ondoren, Borges literatura aldizkari ultraistetan argitaratzen hasi zen poemak eta saiakerak. Literaturari nolabait loturiko ofiziotan ibili zen, liburuzain, irakasle eta hizlari gisa. 1955ean, Argentinako Liburutegi Nazionaleko zuzendari eta Buenos Airesko Unibertsitateko ingeles literaturako irakasle izendatu zuten. 1956an, 55 urterekin, ia erabat itsu geratu zen. Kritikari batzuek iradoki izan dute haren itsutasun progresiboak bultzatu zuela irudimenaren bidez sinbolo literario berritzaileak sortzera.

1960ko hamarkadan, haren lana Ameriketako Estatu Batuetara eta Europara itzuli eta argitaratu zen. Ingelesera itzuli eta gero, nazioarteko ospea lortu zuen, 1961ean, Samuel Beckettekin batera lehen Formentor saria jaso zuenean. 1971n Jerusalem saria irabazi zuen; haren nazioarteko ospea urte horien artean sendotu zen, ingelesezko itzulpenen eskuragarritasunak hauspotua. García Marquezen ''Cien años de soledad'' lanaren arrakastak eta Latinoamerikako literaturaren loraldiak —nahiz eta bere partaidetza erlatiboa izan—, Nobel sarietako hautagaitza eman zioten zenbait urtez. Borgesek Genevako bere gaztaroko hiriari eskaini zion azken liburua, ''Los conjurados'', eta Genevan bertan hil zen 1986an. J. M. Coetzee idazle eta saiakeragileak Borgesi buruzko liburuan esan zuenez, «berak, beste inork baino gehiago, fikzioaren hizkuntza berritu zuen, eta, horrela, bidea ireki zion hispanoamerikar eleberrigileen belaunaldi oparo bati».

Sari ugari jaso ondoren, Borges polemikoa ere izan zen jarrera politiko kontserbadore eta elitistengatik. Hain zuzen, kritikarien artean eztabaidatu izan da ea haren jarrera politiko atzerakoiak eragotzi ote zion Literaturako Nobel saria irabaztea, hiru hamarkadatan hautagai izan arren.

Intelektual kosmopolita, haren estilo original sotilak eta erabiltzen zituen gaiek bereizi zuten garaiko Argentinako beste idazleengandik. Borgesen idazkera guztiz pertsonala zen, berezia, inolako estetika edo ideologiaren mende kokatzen ez zena. Gainera, barrokoaren oparotasuna eta isekarako joera biltzen zituen hizkuntza baten asmatzaile izan zen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 19 emaitzak -- 19 bilaketa honetara 'Borges, Jorge Luis', Bilaketaren denbora: 0,02s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Borges, Jorge Luis, Borges, Jorge Luis
    Argitaratua 1987
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  2. 2
    nork Borges, Jorge Luis, Borges, Jorge Luis
    Argitaratua 1987
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  3. 3
    nork Borges, Jorge Luis, Borges, Jorge Luis
    Argitaratua 1987
    Sailkapena: R 02
    Liburua
  4. 4
    nork Borges, Jorge Luis, Borges, Jorge Luis
    Argitaratua 1987
    Sailkapena: R 20
    Liburua
  5. 5
    nork Borges, Jorge Luis
    Argitaratua 1975
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  6. 6
    nork Borges, Jorge Luis
    Argitaratua 1975
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  7. 7
    nork Borges, Jorge Luis
    Argitaratua 1975
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  8. 8
    nork Borges, Jorge Luis
    Argitaratua 1984
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  9. 9
    nork Borges, Jorge Luis
    Argitaratua 1984
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  10. 10
    nork Borges, Jorge Luis
    Argitaratua 1984
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  11. 11
    nork Borges, Jorge Luis
    Argitaratua 1987
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  12. 12
    nork Borges, Jorge Luis
    Argitaratua 1987
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  13. 13
    nork Borges, Jorge Luis
    Argitaratua 1985
    Sailkapena: H 020
    Liburua
  14. 14
    nork Borges, Jorge Luis
    Argitaratua 1985
    Sailkapena: H 020
    Liburua
  15. 15
    nork Borges, Jorge Luis
    Argitaratua 1985
    Sailkapena: H 020
    Liburua
  16. 16
    nork Borges, Jorge Luis
    Argitaratua 1985
    Sailkapena: H 020
    Liburua
  17. 17
    nork Borges, Jorge Luis
    Argitaratua 1987
    Sailkapena: R 02
    Liburua
  18. 18
    nork Borges, Jorge Luis
    Argitaratua 1987
    Sailkapena: R 02
    Liburua
  19. 19
    nork Borges, Jorge Luis, Casares, Adolfo Bioy
    Argitaratua 1984
    Sailkapena: R 11
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali