Paul Cézanne
Paul Cézanne (; Aix-en-Provence, 1839ko urtarrilaren 19a - Aix-en-Provence, 1906ko urriaren 22a) frantziar margolaria izan zen, inpresionismotik kubismorako iragateko eragile nagusietako bat.Garaiko ertilari guztien artean, Cézanne izan daiteke XX. mendeko ertilariengan eragin handienetakoa izan zuena (Henri Matissek, adibidez, Cézanne-ren margoaren erabilera goresten zuen, eta Pablo Picassok haren konposizio lauaren egitura garatu zuen kubismoa sortzeko). Hala ere, itzalean bizi izan zen Cézanne, eta bakandurik lan egin. Ez zuen kritikariengan uste onik, lagun urri zituen, eta 1895 arte oso gutxitan erakutsi zituen margolanak. Senditik ere aldenduta bizi izan zen, sendikoek ez baitzuten aintzat hartzen sortutako erti iraultzaile hori. Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2
-
3