Raymond Chandler
Raymond Thornton Chandler (Chicago, 1888ko uztailaren 23a - 1959ko martxoaren 26a, La Jolla, Kalifornia), AEBetako idazlea izan zen.Nahiz eta estatubatuarra izan jaiotzez, Ingalaterrara eraman zuten txikitan, gurasoak dibortziatu eta gero. 1907an britaniar nazionalitatea hartu zuen. Kazetari moduan lan egin zuen ''London Daily Express'' eta ''Bristol Western Gazette'' agerkarietan (1908-1912).
Lehen Mundu Gerran borrokatu eta gero, AEBetara itzuli zen, Kalifornian bizi zelarik bere bizitza osoan. Cissy Bowenekin ezkondu zen eta hogeita hamar urte egon ziren elkarrekin, emaztea hil arte 1954an. Ez zuten seme-alabarik. Emaztearen heriotzak depresioetara eta alkoholera eraman zuen eta bi aldiz saiatu zen bere burua hiltzen.
45 urterekin, idazteari ekin zion buru-belarri. Bere estiloa zaindu eta landua zen, baita ironiko eta zinikoa ere. Berak eman zion eleberri beltzari ordu arte ez zuen duintasun literarioa.
Bere liburuetako pertsonaia nagusia Philip Marlowe detektibea da. Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2
-
3
-
4
-
5
-
6
-
7
-
8
-
9
-
10
-
11
-
12
-
13
-
14
-
15
-
16
-
17
-
18
-
19
-
20