V. Gordon Childe
Vere Gordon Childe (Sydney, 1892ko apirilaren 14 – 1957ko urriaren 19) historiaurreko ikerketaren gainean eragin handia zuen arkeologo australiarra izan zen. Europan eta Ekialde Hurbilean lan egin zuen batez ere.Neolitoko Skara Brae aztarnategian indusketak egindakoan, ''Neolito Iraultza'' eta ''Hiri Iraultza'' kontzeptuak sortu zituen. Historiaren inguruan ikuspegi marxista izanda, uste zuen kultura materialak eragin handia zuela gizarteen gainean. Hori dela eta, uste zuen zibilizazioaren garapena arkeologiaren bidez aurkitu ahal zen teknologia-aldaketak eragina zela. Bere aurkikuntzak kokatzeko, Europako Historiaurreko sintesia garatu zuen, non teknologiaren hedapenek herrien migrazioak zekartzaten. Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2
-
3
-
4
-
5
-
6