Matthias Claudius
Matthias Claudius (Reinfeld, 1740ko abuztuaren 15a – Hanburgo, 1815eko urtarrilaren 21a) alemaniar olerkari eta kazetaria izan zen. Asmus ezizenez ezaguna izan zen.Lübeck inguruan jaio eta Jenan ikasi zuen, baina Wandsbecken bizi izan zen bizitza gehiena. 1771 eta 1175 artean ''Der Wandsbecker Bote'' egunkaria argitaratu zuen eta bertan prosazko saiakerak eta poemak argitaratu zituen. Aleman sinple eta gustu herrikoiko batean idatzi zituen, batzuk umore bitxiz, eta beste batzuk gogoetatsu eta handikiro. Friedrich Gottlieb Klopstocken oso laguna izan zen eta pietisten eragina jaso zuen. 1814an bere suhiaren etxera joan zen bizitzera Hanburgon eta han hil zen hurrengo urtean.
''Der Tod und das Mädchen'' poema 1817an erabili zuen Franz Schubertek bere abestietako bat konposatzeko. Bere lan bilduak ''Asmus omnia sua secum portans, oder Sämtliche Werke des Wandsbecker Boten'' izenburupean argitaratu zituen. Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2
-
3
-
4
-
5
-
6
-
7
-
8
-
9
-
10
-
11
-
12
-
13
-
14
-
15
-
16
-
17
-
18
-
19
-
20