Maryse Condé (Pointe-à-Pitre, 1934ko otsailaren 11 - Ate, Vaucluse, 2024ko apirilaren 2a) idazlea, feminista ezaguna eta Karibeko kultura afrikarraren zabalkundeko ekintzailea izan zen. Frantsesez idatzi zuen bere obra ia osoa. Horrez gain, kultur kazetaria eta irakaslea ere izan zen. Lan ugari idatzi zituen, ia genero guztietan (fikzio historikoa, ipuinak, eleberriak, saiakerak, poemak eta beste genero batzuk. 2018an Literatura Akademia Berriaren Literatura Sari Berria irabazi zuen ''(The New Academy Prize in Literature)'', urte hartan Literaturako Nobel Sariaren ordez eman zena.
Munduan ezaguna da batez ere bi lan hauengatik: ''Ségou'' (1984-1985) eta ''Moi, Tituba sorcière…'' Guadalupen eta Martinikan, berriz, ezagunagoak dira ''Traversée de la mangrove'' eta ''La Vie sans fards''. Antzerkirako lanak ere idatzi ditu, eta gazteentzako narrazioak.