James Cook

James Cook (Marton, Yorkshire, Ingalaterra, 1728ko azaroaren 7agreg./urriaren 27ajul.- Hawaii, 1779ko otsailaren 14a) Erresuma Batuko nabigatzailea, esploratzailea eta Britainiar Errege Itsas Armadako kapitaina izan zen.

Armadan bere gogoz sartu zen, eta karrera bikaina egin zuen. Kartografoa izan zen iparraldeko Atlantikoan. 1768. urtean, bere lehenengo bidaia handira abiatu zen ''HMS Endeavour'' ontzian. Besteak beste, Australiako ekialdeko kostaldea, Zeelanda Berria eta Hawaii esploratu zituen, eta Ternuako lehenengo mapak ere, berak osatu zituen.

1768 eta 1779 artean, Ozeano Barera eta hegoaldeko ozeanoetara egindako hiru bidaiengatik ospetsu izan zen. Zeelanda Berriko uharte nagusien erregistratutako lehen itsas inguraketa osatu zuen, eta Australiako ekialdeko kostaldea eta Hawaii uharteak bisitatu zituen lehen europar ezaguna izan zen.

Cook nerabe zela sartu zen britainiar merkataritza-ontzidian, eta, 1755ean, Royal Navyn sartu zen. Zazpi Urteko gerran zerbitzatu zuen, eta, ondoren, San Laurendi ibaiaren sarreraren zati handi bat aztertu, eta kartografiatu zuen Quebeceko setioan. 1760ko hamarkadan, Ternuako itsasertza kartografiatu zuen, eta, bertan, behaketa astronomikoak egin zituen, zeinak almirantegoaren eta Royal Societyren arreta ekarri baitzioten. Aintzatespen hori, une erabakigarrian iritsi zen Britainia Handiko itsasoz haraindiko esplorazioaren zuzendaritzarako, eta, 1768an, ''HMS Endeavour'' ontziaren buru izendatu zuten Ozeano Bareko hiru bidaietatik lehena egiteko.

Bidaia horietan, Cookek milaka kilometro nabigatu zituen munduko eremu ezezagun gehienen barrena. Itsasertzak, uharteak eta ezaugarriak Holanda Berritik Hawaiira kartografiatu zituen Ozeano Barean, xehetasun handiagoz eta aurrez mendebaldeko esploratzaileek marraztu gabeko eskala batean. Herri indigena ugarirekin harremana egin zuen, eta hainbat lurralde aldarrikatu zituen Britainia Handiarentzat. Itsasketa, topografia gorena eta kartografiako trebetasun aparta erakutsi zuen, baita ausardia fisikoa, eta baldintza txarretan gizonak gidatzeko gaitasuna ere.

1779an, Hawaiira egin zuen bigarren bisitan, hil egin zuten hawaiiar indigenekin izandako liskar bat bortitz bihurtu zenean. Cookek ezagutza zientifiko eta geografikoko ondarea utzi zuen, ondorengoengan eragin handia izan zuena XX. mendearen denbora luzean, eta, mundu osoan, oroitarri ugari eskaini zaizkio. Oraindik ere, polemikoa izaten jarraitzen du herri indigenekin noizbehinka izandako topaketa bortitzengatik, eta eztabaida dago ea britainiar inperialismoari eta kolonialismoari bidea irekitzearen erantzule egin ote daitekeen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 7 emaitzak -- 7 bilaketa honetara 'Cook, James', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Cook, James
    Argitaratua 1989
    Sailkapena: L 910
    Liburua
  2. 2
    nork Cook, James
    Argitaratua 1989
    Sailkapena: L 910
    Liburua
  3. 3
    nork Cook, James
    Argitaratua 1989
    Sailkapena: L 910
    Liburua
  4. 4
    nork Cook, James
    Argitaratua 1989
    Sailkapena: L 910
    Liburua
  5. 5
    nork Cook, James
    Argitaratua 1989
    Sailkapena: L 910
    Liburua
  6. 6
    nork Cook, James
    Argitaratua 1969
    Sailkapena: [mehrbändig! Sign. s. bei den Bänden]
    Liburua
  7. 7
    nork Cook, James
    Argitaratua 1969
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali