Tahar Djaout

Tahar Djaout (Kabilia, 1954ko urtarrilaren 11Aljer, 1993ko ekainaren 2a) aljeriar idazlea izan zen.

Informazio Zientziak ikasi ondoren, kazetari gisa hasi zen lanean (1976). ''Algérie-Actualité'' astekarian egin zuen lan. 1993an ''Ruptures'' argitalpena sortu zuen eta bertako erredakzioburu izan zen. Estatuaren agintaritzatik urruti egon zen beti, eta argitaratzen zituen artikuluetan moderazioaren eta tolerantziaren aldeko apustua egiten zuen. Hainbat liburu idatzi zuen: ''Les Chercheurs d´os'' (1984, ''Hezur-bilatzaileak''), ''L´Invention du désert'' (1987, ''Basamortuko asmakizuna''), ''L´Exproprié'' (1991, ''Lurgabetua''), ''Les Vigiles'' (1991, ''Zaindariak'').

Islamiar Talde Armatuak erail zuen. 1993ko maiatzaren 26an buruan bi tiro eman zizkioten. Egun batzuk koman egon ondoren ekainaren 2an hil zen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Djaout, Tahar', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Djaout, Tahar
    Argitaratua 1988
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  2. 2
    nork Djaout, Tahar
    Argitaratua 1988
    Sailkapena: R 11
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali