Robert Doisneau

Robert Doisneau (Gentilly, - Montrouge, ) frantses argazkilaria izan zen. Jende arruntaren erretratuetan erakusten duen argitasun eta maitasunarengatik ezaguna. Bere teknika Henri Cartier-Bressonen momentu erabakiorraren (''decisive moment'') antzekoa da, baina harenak baino maitagarritasun handiagoa transmititzen du. Darabilen umore zorrotzaren azpian bere irudien esanahi sakonena aurkitzen da, ikuslea ikusten ari denarekin bat egitera bultzatzen duena. Doisneauk arte grafiko eta grabatuko ikasketak egin zituen Parisko École Estiennen (1926-1929), eta industria- eta merkataritza-argazkilaritzan hasi zen gero. 1934tik 1939ra bitartean, Renault auto-konpainiarentzat lan egin zuen. Garai hartan Brassairen obrak eragin handia izan zuen berean. Bigarren Mundu Gerran faltsutze-lanak egin zituen Erresistentziarentzat. 1944ko Parisko askapenaz egin zituen argazkiak mundu osoan argitaratu ziren. Handik gutxira, Rapho agentziarentzat lanean hasi zen. Bere lanak egunkari eta aldizkari askotan argitaratu ziren, ''Vogue'' eta ''Life'' aldizkarietan, besteak beste. Aipagarria da, besteak beste, 1950eko bere argazkietako bat (bikote bat Parisko kale batean musuka), postal eta kartel askotan argitaratua: ''Le Baiser de l'hôtel de ville''. 1947an Kodak saria jaso zuen, 1956an Niépce saria, eta 1983an Argazki Sari Nazionala. 1984an Ohorezko Legioaren Zaldun izendatu zuten. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Doisneau, Robert', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Triolet, Elsa, Doisneau, Robert
    Argitaratua 1958
    Sailkapena: L 344.3
    Liburua
  2. 2
    nork Fouchet, Max-Pol
    Argitaratua 1976
    Beste egile batzuk: “...Doisneau, Robert...”
    Sailkapena: [mehrbändig! Sign. s. bei den Bänden]
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali