Kasimir Edschmid (Izengoitia: ''Kasimir''; jaiotza-izena: Eduard Schmid ; Darmstadt, 1890eko urriaren 5a - Tarasp-Vulpera, Suitza, 1966ko abuztuaren 31) alemaniar idazlea izan zen. Hasieran espresionismoaren ildoko kontakizunak idatzi zituen (''Timur'', 1913); izan ere, bera izan zen "espresionismo" hitza erabili zuen lehenetakoa). Gero ohiko moldeetara jo zuen, eta bidaia-liburu eta biografia interesgarriak idatzi zituen, Albert Schweitzerena bereziki (1949). Espresionismoaren teoria-sortzaile nagusietako bat izan zen: ''Über den Expressionismus in der Literatura und die neue Dichtung'' (1916, ''Espresionismoa literaturan eta poesia berrian'').
Wikipediatik informazioa lortu