Federico Fellini
thumb|250px|Fellini 1970eko hamarkadan. Federico Fellini (Rimini, 1920ko urtarrilaren 20a - Erroma, 1993ko urriaren 31) italiar zinema zuzendari, gidoilari, komikilari, aktore eta idazlea izan zen, XX. mendean, ospe handienetakoa izan zuenetako bat. Felliniren filmetan, memoria, ametsak, fantasia eta apetak nahasten dira.. Gerraosteko munduko zinemagilerik garrantzitsuentzat jotzen da.Atzerriko film onenaren lau Oscar Sariren irabazle, 1993an, ohorezko Oscar Saria eman zioten bere ibilbideagatik.
Bere ibilbidean, iruditeria kolektibo zinematografikoan txertatu diren pertsonaiak eta eszenak sortu zituen. Bere buruaz esaten zuen «esateko ezer ez duen artisaua baina nola esan dakiena» zela .
Oro har, bere obraren ekarpen estetikoz eta «fellinesko»tzat etiketatu diren pertsonaia eta giro arrotz horiez harago, bere filmetako batek, ''La dolce vita''k, eragin nabarmena eta iraunkorra du nazioarteko kulturan, paparazzi-en figurari izena ematen baitio protagonistetako baten oinarrituta, Paparazzo. Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2
-
3
-
4
-
5
-
6
-
7
-
8
-
9
-
10
-
11
-
12
-
13