Henry Ford
Henry Martin Ford (
Wayne konderria,
Michigan, 1863ko uztailaren 30a -
Dearborn, Michigan, 1947ko apirilaren 7a),
Ford Motor Companyren fundatzailea izan zen, eta
Fordismoa bezala ezagutua izan zen sistemaren bidez autogintzak produkziorako ekoizpen katea modernoak erabili zituen lehena, automobilak merkeago eginaz estatubatuar klase ertainarentzat eskuragarriak izateko. Sistema honekin, makinaria espezializatua erabili behar zen eta ondo irabazten zuten langile kopuru ugariak osatzen zuen plantilla. 1911n, Ford Model T-n eta beste automobil batzuetan erabiliko zen
transmisio-mekanismoaren
patentea eman zioten.
Ford Springwells udalerriko (Michigan) baserri batean jaio zen, eta 16 urterekin etxetik alde egin zuen
Detroiten lana bilatzeko.[3] Garai hori baino urte batzuk lehenago ezagutu zituen Fordek lehen aldiz automobilak, eta 1880ko hamarkadaren bigarren erdian
motorrak konpontzen eta geroago eraikitzen hasi zen. 1890eko hamarkadan zehar Edison Electric-eko dibisio baten lan egin zuen. Ford Motor Company 1903an sortu zuen, negozioetan lehenago porrot egin ondoren, baina automobilak eraikitzen arrakasta izan zuen.
1908an
Ford T autoa merkatuan sartu zenean,
AEBetako garraioa eta industriaren iraultza izan zen. Asmatzaile emankorra, 161 patente erregistratu zituen bere herrialdean eta munduko ezagun eta aberatsenetakoa bilakatu zen. Bestalde, Ford Motor Companyren jabea bakarra izanik, Henry Ford munduko pertsona aberatsenetako bat bihurtu zen. Bost eguneko lan astearen aitzindarietako bat ere izan zen. Fordek uste zuen kontsumismoak munduko bakea ekartzen lagun zezakeela. Kostuak sistematikoki jaisteko zuen konpromisoak
berrikuntza tekniko eta komertzial ugari ekarri zituen, besteak beste,
frankizia sistema bat garatu zuen,
AEB,
Kanada eta beste kontinenteetako hiri nagusietan filialak ezartzea ahalbidetu zuena
Forden heziketa ez zen horrenbesterakoa izan, baina ikuspegi orokorra zuen eta kontsumismoa ezinbestekoa ikusten zuen bakerako.
Lehen Mundu Gerrako urteetan erakutsitako
bakezaletasunagatik zen ezaguna, nahiz eta gerra garaian bere enpresa arma hornitzaile nagusi bihurtu.
Nazioen Liga sustatu zuen. 1920ko hamarkadan, Fordek
antisemitismoa sustatu zuen bere egunkariaren eta ''The International Jew'' liburuaren bidez. Bere herrialdea
Bigarren Mundu Gerran sartzearen aurka egin zuen, eta denbora batez America First Committee-ko zuzendaritza batzordean aritu zen. Bere seme Edsel 1943an hil ondoren, Fordek enpresaren kontrola berreskuratu zuen, baina ahulegia zen erabakiak hartzeko eta azkar bere menpeko hainbaten kontrolpean geratu zen. Enpresa bere biloba Henry Ford II-ri eman zion 1945ean. 1947an hil zenean, bere aberastasun gehiena Ford Fundazioari utzi zion, eta enpresaren kontrola bere familiari.
Wikipediatik informazioa lortu