Klaus Fuchs

Emil Julius Klaus Fuchs (Rüsselsheim, - Ekialdeko Berlin, ) alemaniar fisikaria izan zen. Nazien esetsaldian Ingalaterrara ihes egin zuen, eta Glasgowko Unibertsitatean irakasle izan zen. Han hasi zituen energia atomikoari buruzko ikerketak. Bigarren Mundu Gerraren garaian Estatu Batuetan egon zen bonba atomikoa egiteko ikerketetan laguntzen. 1942. urtearen amaieran, Sobietar Batasuneko espioitza sarea batek kontaktatu zuen, eta Ingalaterran kokatutako Ursula Kuczynski agente aleman komunistaren bidez, sekretu nuklearrak pasatu zizkien sobietarrei, funtsezkoak izan zirenak sobietarren arma nuklearren garapenean.

Ingalaterrara itzuli zenean Harwelleko laborategian Fisika Teorikoko irakasle izendatu zuten. 1950ean bonba atomikoari buruzko ezkutuko datuak Sobietar Batasunari eman izanaz epaitu zuten, eta hamalau urteko kartzela-zigorra eman zioten. Kartzelatik irten zenean Berlin ekialdean bizi izan zen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Fuchs, Klaus', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Fuchs, Klaus
    Argitaratua 1975
    Sailkapena: [mehrbändig! Sign. s. bei den Bänden]
    Liburua
  2. 2
    nork Fuchs, Klaus
    Argitaratua 1975
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali