Johann Georg Gmelin
Johann Georg Gmelin (Tübingen, 1709ko abuztuaren 10a – ''ibidem'', 1755eko maiatzaren 20a) alemaniar naturalista, botanikari, esploratzaile eta geografoa izan zen.Tübingengo Unibertsitateko irakasle baten semea zen. Hamalau urterekin hasi zen unibertsitateko klaseetara joaten eta 1727an hamazortzi urterekin medikuntzan graduatu zen. Ondoren, San Petersburgora joan zen eta 1730ean kimikako eta historia naturaleko irakasle izendatu zuten unibertsitatean.
Vitus Beringek zuzendutako 1733-1743ko Kamtxatkako Bigarren Espedizioan parte hartu zuen. Ural Mendiak eta Mendebaldeko Siberia zeharkatu zituen Jeniseiraino. Jenisein erregistratutako tenperaturarik baxuena neurtu zuen eta Kaspiar itsasoaren maila Mediterraneokoa baino baxuagoa dela egiaztatu zuen. 1736an Jakutskeko Bering kanpamentura iritsi zen. Sute batek jasotako espezimenak eta oharrak suntsitu zituen. Hurrengo udan "Flora Sibirica" liburuaren oinarri izan ziren espezimenak bildu zituen. Samuel Gottlieb Gmelin ilobak lagundu zion lanaren azken liburukiak argitaratzen.
1747an Tübingengo Unibertsitatera itzuli zen eta medikuntzako irakasle izendatu zuten. 1751n unibertsitateko lorategi botanikoko zuzendari izendatu zuten. 1749an Suediako Zientzien Errege Akademiako atzerriko kide hautatu zuten. Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2
-
3
-
4
-
5Sailkapena: L 024Liburua
-
6Sailkapena: L 024Liburua