Nordahl Grieg
Johan Nordahl Brun Grieg (Bergen, 1902ko azaroaren 1a - Kleinmachnow, 1943ko abenduaren 2a) norvegiar idazle eta kazetaria izan zen.Eleberriak, olerkiak eta antzerki-lanak idatzi zituen 1922tik, urte horretan argitaratu baitzuen lehen olerkigintza-liburua. 1927an Txinako korrespontsala izan zen eta Txinako Gerra Zibilari buruzko informazioa eman zuen. Norvegiako Alderdi Komunistara batu zen eta Sobietar Batasunean bizi izan zen 1935etik 1937ra. Norvegiara itzuli zenean, Iosif Stalinen politikak defendatu zituen eta Sobietar Batasunaren Lagunak erakundeko presidentea izan zen. Leon Trotskiren aldekoei ere eraso zien.
Alemaniak Norvegia inbaditzearen aurka borrokatu zuen eta Ingalaterrara ihes egin zuen. Gerra-berriemailea izan zen orduan, eta Alemaniaren gaineko bonbardaketa-misio batean hil zen. Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2
-
3
-
4
-
5
-
6
-
7
-
8
-
9