Jens Peter Jacobsen
Jens Peter Jacobsen (Thisted, Jutlandia, - ''ib.'', ) daniar idazle eta zientzialaria izan zen. Danimarkako lehenengo idazle naturalista. Errealitatea zehatz aztertu zuen bere lanetan; jakintzaren eta fedearen arteko gatazka izan zuen bere kontakizunetako gai nagusietakoa. Zenbait artikulu idatzi zituen Darwini buruz, eta haren lan batzuk itzuli zituen. Bere lehen ipuina, ''Mogens ''(1872)'','' daniar naturalismoaren aitzindaritzat hartzen da. Eleberri historiko garrantzitsu bat ere idatzi zuen, ''Fru Maria Grubbe ''(1876).1886. urtean eman zuen argitara ''Niels Lyhne'' bere bigarren eleberria, gizon batek bizitzako filosofiaren bila eginiko alferreko ahaleginen historia.
Rainer Maria Rilkek bere ''Poeta gazte bati idatziak'' izeneko gutun-bilduman Jacobsenen obra goraipatu egin zuen, batez ere ''Mogens'', ''Niels Lyhne'' eta ''Fru Maria Grubbe''. Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2
-
3
-
4
-
5
-
6
-
7
-
8
-
9
-
10
-
11
-
12
-
13
-
14
-
15
-
16
-
17
-
18
-
19
-
20