Oliver La Farge

Oliver Hazard Perry La Farge II (New York, 1901eko abenduaren 19a - Santa Fe, New Mexico, 1963ko abuztuaren 2a) estatubatuar antropologo eta idazlea izan zen.

New Yorken jaio eta Newport-en hazi zen. Aita arkitektoa zen eta anaia zaharrena eleberrigilea. Oliver Harvardeko Unibertsitatean lizentziatu zen.

Mexikon olmeka aztarnategiak esploratu zituen, baita Erdialdeko eta Hego Amerikako beste aztarnategi batzuk ere. 1933an Santa Fen kokatu ondoren, amerikar jatorrizko herrien azterketan espezializatu zen, eta indiar amerikarren eskubideen defendatzaile izan zen.

Bigarren Mundu Gerran Garraioaren Agintean egon zen eta Groenlandiako guduan parte hartu zuen.

Antropologiari buruzko lanez gain, hainbat eleberri idatzi zituen. 1930ean Pulitzer Saria irabazi zuen ''The Laughing Boy'' eleberriarekin. Eleberriak Navajoko herriaren bizimodua eta lurraldea deskribatzen ditu. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 7 emaitzak -- 7 bilaketa honetara 'La Farge, Oliver', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
    nork La Farge, Oliver
    Argitaratua 1974
    Sailkapena: D 710
    Liburua
  2. 2
    nork La Farge, Oliver
    Argitaratua 1974
    Sailkapena: D 710
    Liburua
  3. 3
    nork La Farge, Oliver
    Argitaratua 1974
    Sailkapena: D 710
    Liburua
  4. 4
    nork La Farge, Oliver
    Argitaratua 1977
    Sailkapena: D 710
    Liburua
  5. 5
    nork La Farge, Oliver
    Argitaratua 1977
    Sailkapena: D 710
    Liburua
  6. 6
    nork La Farge, Oliver
    Argitaratua 1957
    Sailkapena: [mehrbändig! Sign. s. bei den Bänden]
    Liburua
  7. 7
    nork La Farge, Oliver
    Argitaratua 1957
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali