Rosa Luxemburg

Rosa Luxemburg (; Zamość, Kongresuko Polonia, 1870eko edo 1871eko martxoaren 5Berlin, Weimarko Errepublika, 1919ko urtarrilaren 15) poloniar teorilari marxista, filosofo, ekonomialari, gerraren aurkako aktibista eta sozialista iraultzailea izan zen. 28 urterekin alemaniar nazionalitatea eskuratu zuen. Poloniako Erresumako eta Lituaniako Sozialdemokraziako (SDKPiL), Alemaniako Alderdi Sozialdemokratako (SPD), Alderdi Sozialdemokrata Independenteko (USPD) eta Alemaniako Alderdi Komunistako (KPD) kide izan zen bere bizitzako epe ezberdinetan.

1915ean, SPDak Alemaniak Lehen Mundu Gerran parte hartzea defendatu zuenean, Karl Liebknechtekin batera gerraren aurkako Espartakisten Liga (''Spartakusbund'') sortu zuen, denborarekin KPDa bilakatuko zena. Azaroko Iraultzan zehar ''Die Rote Fahne'' («Bandera Gorria») egunkaria sortu zuen, mugimendu espartakistaren organo zentrala.

1919eko urtarrileko Altxamendu Espartakista akatsa zela pentsatzen zuen, baina babesa eman zien gertatu ostean. Friedrich Eberten gobernu sozialdemokratak altxamendua eta ''Spartakusbund''a suntsitu zituen Freikorpsak bidaltzen (batez ere Lehen Mundu Gerrako beteranoz osatutako talde paramilitarra). Freikorpsek Luxemburg eta Liebknecht harrapatu eta epaiketarik gabe exekutatu zituzten altxamendua gertatzen ari zela. Luxemburgen gorpua Landwehrkanalera bota zuten Berlinen.

Luxemburgek kritikak egin zizkion Leninismoari eta sozialismoaren eskola sozialdemokratei, eta horregatik iritzi kontrajarriak egon dira bere inguruan ezker politikoaren baitan. Hala ere, Luxemburg eta Liebknecht martiri komunista gisa omendu zituzten Ekialdeko Alemanian, eta gaur egun ere urtarrileko bigarren igandean manifestazioa egiten da euren omenez Berlinen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 20 emaitzak -- 79 bilaketa honetara 'Luxemburg, Rosa', Bilaketaren denbora: 0,02s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Luxemburg, Rosa, Luxemburg, Rosa
    Argitaratua 1951
    Sailkapena: D 023
    Liburua
  2. 2
    nork Luxemburg, Rosa, Luxemburg, Rosa
    Argitaratua 1951
    Sailkapena: D 023
    Liburua
  3. 3
    nork Luxemburg, Rosa, Luxemburg, Rosa
    Argitaratua 1955
    Sailkapena: D 023
    Liburua
  4. 4
    nork Luxemburg, Rosa, Luxemburg, Rosa
    Argitaratua 1955
    Sailkapena: D 023
    Liburua
  5. 5
    nork Luxemburg, Rosa, Luxemburg, Rosa
    Argitaratua 1984
    Sailkapena: D 910
    Liburua
  6. 6
    nork Luxemburg, Rosa, Luxemburg, Rosa
    Argitaratua 1987
    Sailkapena: D 910
    Liburua
  7. 7
    nork Luxemburg, Rosa
    Argitaratua 1979
    Sailkapena: D 910
    Liburua
  8. 8
    nork Luxemburg, Rosa
    Argitaratua 1979
    Sailkapena: D 910
    Liburua
  9. 9
    nork Luxemburg, Rosa
    Argitaratua 1958
    Sailkapena: D 342
    Liburua
  10. 10
    nork Luxemburg, Rosa
    Argitaratua 1958
    Sailkapena: D 342
    Liburua
  11. 11
    nork Luxemburg, Rosa
    Argitaratua 1950
    Sailkapena: D 910
    Liburua
  12. 12
    nork Luxemburg, Rosa
    Argitaratua 1950
    Sailkapena: D 910
    Liburua
  13. 13
    nork Luxemburg, Rosa
    Argitaratua 1950
    Sailkapena: D 910
    Liburua
  14. 14
    nork Luxemburg, Rosa
    Argitaratua 1950
    Sailkapena: D 910
    Liburua
  15. 15
    nork Luxemburg, Rosa
    Argitaratua 1977
    Sailkapena: D 910
    Liburua
  16. 16
    nork Luxemburg, Rosa
    Argitaratua 1977
    Sailkapena: D 910
    Liburua
  17. 17
    nork Luxemburg, Rosa
    Argitaratua 1970
    Sailkapena: D 023
    Liburua
  18. 18
    nork Luxemburg, Rosa
    Argitaratua 1970
    Sailkapena: D 023
    Liburua
  19. 19
    nork Luxemburg, Rosa
    Argitaratua 1983
    Sailkapena: D 910
    Liburua
  20. 20
    nork Luxemburg, Rosa
    Argitaratua 1946
    Sailkapena: D 910
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali