Farley Mowat
Farley McGill Mowat (Belleville, Kanada, 1921eko maiatzaren 12a - Cobourg, Kanada, 2014ko maiatzaren 6a) idazlea eta ekologista izan zen. Haren lanak itzulita daude 52 hizkuntzatara baino gehiagora, eta haren 17 milioi liburu baino gehiago saldu dira. Ospea lortu zuen Kanadako iparraz idatzitako liburuekin, hala nola ''People of the Deer'' (1952) eta ''Never Cry Wolf'' (1963). Azken horrek kontatzen du berak Artikoan otso artean bizi izandako esperientzia, eta 1983an film bat egiteko oinarria izan zen, izen berekoa. 1970ean Haur Literaturako Vicky Metcalf saria eman zioten.Ekologiaren alde egindako lanak laudorioak ekarri zizkion Mowati, baina aitortu zuenean, bere zenbait libururen alegazioak faltsutzat jo zirelarik, berak “sekula ez zuela uzten egitateak egia oztopatzea”, orduan kritika gogorrak jaso zituen. Mowat Kanadako Partidu Berdearen jarraitzaile sutsua zen. Halaber, ohorezko zuzendaria izan zen Ipar Amerikako Jatorrizko Landareen Elkartekoa. Zenbaitek deskribatu zuten “bizi guztiko sozialista”tzat.
Mowatek eta haren bigarren emaztea Clairek igaro zituzten azken urteak Port Hope herrian, Ontarion, eta udak Cape Breton uharteko etxalde batean. Hilean behin-edo eliza anglikano batera joaten ziren Port Hopen. Clairek zioenez, Mowat espiritualagoa zen jainkozalea baino; Mowatek, berriz, adierazi zuen beraren txakurrak bezainbat sinesten zuela berak Jainkoagan; zeremonia haiek, beste barik, balio zutela jendea elkarrekin lotzeko.
Mowat hil zen 2014ko maiatzaren 6an, 93 urte betetzeko astebete faltan. Bi urte lehenago, Douglas & McIntyre argitaletxeak iragarri zuen Farley Mowat Bilduma sortu zuela, eta berriro argitaratuko zituela idazlearen lanik ezagunenak.
Itsasontzi bat dago, Sea Shepherd Conservation Society elkartearena, ''Farley Mowat'' izena duena idazle eta ekologistaren omenez. Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2
-
3
-
4