Frank Norris
Frank Norris (
Chicago,
Ameriketako Estatu Batuak,
1870eko
martxoaren 5a -
San Francisco,
Ameriketako Estatu Batuak,
1902ko
urriaren 25a)
ingelesezko
eleberrigilea eta
kazetaria izan zen.
Frantzian bizi izan zen aldi batez, eta
naturalismoaren eta
Zolaren eragin handia izan zuen. Gerrako kazetari gisa ibili zen
Hegoafrikan eta
Kuban. 1899an ''Mc Teague''
eleberria idatzi zuen,
Erich von Stroheim zinemagileak ''Greed'' (''Zekenkeria'') filma egiteko oinarritzat hartu zuena. Haren idazlan nagusia gariaren ekoizpenaren eta banaketaren gaineko trilogia bat da: ''The Octopus'' (1901, ''Olagarroa'') eta ''The Pit'' (''Putzua'', hil ondoren argitaratua, 1903); hirugarren liburua bukatu baino lehen hil zen. Beste idazlan batzuk: ''Vandover and the Brute'' (1914), ''Six Essays on the Resposabilities of a Novelist'' (1903).
Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2
-
3
-
4
-
5
-
6
-
7
-
8
-
9
-
10
-
11
-
12
-
13
-
14
-
15
-
16
-
17
-
18
-
19
-
20