Adam Olearius
Adam Olearius, Adam Ölschläger edo Oehlschlaeger jaioa (Aschersleben, 1599ko irailaren 24a – Gottorp, 1671ko otsailaren 22a) alemaniar idazlea, matematikari, geografo eta liburuzaina izan zen.Abizena bere familiaren lanbideari dagokio, olio-erroten jabeei. Leipzigen ikasi ondoren, Frederiko III.a Holstein-Gottorpekoaren gorteko liburuzain eta matematikari izendatu zuten. 1633an, Moskoviako dukerrira eta Pertsiara bidalitako bi enbaxadoreren idazkari izendatu zuten, Friedrichstadten amaituko zen zetaren merkataritza ibilbide bat ezartzeko. 1634an Moskun Mikel I.a Errusiakoa tsarrarekin itun abantailatsu bat sinatu zuten eta 1736an Volga ibaian eta Kaspiar itsasoan zehar nabigatu zuten eta 1637an Isfahanera persiar gortera iritsi ziren. Hango negoziazioek ez zuten arrakastarik izan eta Europara itzuli ziren. Oleariusek Volga ibaiaren kartografia egin zuen itzuli zenean.
Gottorpera itzulita, dukearen bitxikerien kabineteaz arduratu zen, eta liburu, eskuizkribu eta artelanen bilduma handitu zuen. Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2
-
3
-
4
-
5
-
6
-
7
-
8
-
9
-
10Im Reich des Königs der Könige : Berichte deutscher Persienreisender aus dem 17. bis 19. JahrhundertSailkapena: [mehrbändig! Sign. s. bei den Bänden]Liburua
-
11Im Reich des Königs der Könige : Berichte deutscher Persienreisender aus dem 17. bis 19. JahrhundertSailkapena: L 024Liburua