Max Reinhardt (jaiotzez ''Maximilian Goldman'', Baden, Vienatik hurbil, 1873ko irailaren 9a - New York, 1943ko urriaren 31a) austriar antzerki-zuzendaria eta zinemagilea. Vienan eta Salzburgon egin zituen arte ederretako ikasketak. 1894. urtean Berlinen hartu zuen bizilekua. 1901-1903 urteetan ''Kleines Theater'' abangoardiako antzerki taldearen zuzendari izan zen, 1903-1905 bitartean ''Neues Theater''rena eta 1905. urtetik aurrera ''Deutsches Theater''rena. Antzerkia bultzatzeko lan gaitza egin zuen eta Antzerki Arteko akademia bat sortzeko ahaleginak egin zituen. 1916-1918 urteetan Berlingo ''Volksbühne'' antzerki taldearen zuzendari izan zen, eta 1924-1933 bitartean, Vienako ''Theater in der Josefstadt'' taldearena. 1933an Estatu Batuetara erbesteratu zen, eta zinemarako egokitu zuen Shakespeareren ''Udako gau bateko ametsa'' obra (1935). Idazle klasiko (Shakespeare), espresionista (Wedeking) eta sinbolisten (Hoffmannsthal) lanak taularatu zituen maisutasun handiz. Bestalde, gerora ospe handiko antzezle, zuzendari eta teknikari izan zirenak izan zituen ikasle (Murnau, Lubitsch, Jannings, Veidt).
Wikipediatik informazioa lortu