Rembrandt

Rembrandt Harmenszoon van Rijn (), (Leiden, Herbehereak, 1606ko uztailaren 15a - Amsterdam, 1669ko urriaren 4a) Herbehereetako margolari eta grabatzaile bat izan zen. Oro har, Europako artearen historian margolari eta grabatzaile handienetako bat da, eta Herbeheretako garrantzitsuenetako bat. Historialariek Herbehereetako Urrezko Aroa deitzen duten garaiaren barruan egin zituen bere ekarpen artistikoak. Rembrandtek hirurehun bat margolan, beste horrenbeste grabatu eta ehunka marrazki sortu zituen.

Gaztetan erretratu margolari gisa arrakasta lortu ondoren, bere azken urteak zorigaitz pertsonalez eta diru estutasunez beterik egon ziren. Hala ere, haren marrazkiak eta margoak ospetsuak izan ziren bizirik izan zen bitartean, hogei urtez Herbeheretako margolari garrantzitsu gehienen maisu izan zen, eta artista gisa ospe handia izaten jarraitzen du. Haren lanik adierazgarrienak izan ziren garaikideen erretratuak, autorretratuak eta Bibliako eszenen ilustrazioak. Autorretratuek biografia bakan eta intimo bat osatzen dute, non artistak berak harrokeriarik gabeko eta zintzotasunik handieneko introspekzio bat egiten baitu.

Pintura eta grabatuetan, ikonografia klasikoaren gaineko jakintza sakona erakusten zuen, bere esperientziaren eskakizunetara egokitzeko modelatzen zuena. Eszena bibliko baten irudikapenean, esate baterako, Rembrandtek argi erakutsi zuen sakonki aztertuak zituela testu espezifikoa, ongi asimilatua konposizio klasikoa eta sobera behatua Amsterdamgo juduen bizimodua. Giza izaerarekiko erakutsi zuen enpatiagatik, «zibilizazioaren profeta handienetako bat» izendatua izan da maiz.

Rembrandten bizitzaren bi aroak (gaztaroko oparotasuna eta zahartzaroko zoritxarra) haren lanetan islatu ziren, eta oso bereziki autorretratuetan. Gaztetakoak alaiak eta distiratsuak diren bitartean, azken urteetakoak askoz izaera bare eta ilunagoa dute, sakonera handiagokoa. Haren lan guztiak erabat barrokoak dira, eta inguruko munduaren behaketatik eratorritako ekintza, dramatismoa eta errealismoa dira nagusi. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 6 emaitzak -- 6 bilaketa honetara 'Rembrandt', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Rembrandt
    Argitaratua 1956
    Sailkapena: K 911
    Liburua
  2. 2
    nork Rembrandt
    Argitaratua 1956
    Sailkapena: K 911
    Liburua
  3. 3
    nork Rembrandt
    Argitaratua 1956
    Sailkapena: K 911
    Liburua
  4. 4
    nork Rembrandt
    Argitaratua 1969
    Sailkapena: K 911
    Liburua
  5. 5
    nork Rembrandt
    Argitaratua 1969
    Sailkapena: K 911
    Liburua
  6. 6
    nork Rembrandt
    Argitaratua 1969
    Sailkapena: K 911
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali