Jacques Roux

Jacques Roux (Pranzac, Frantzia, - Bicêtre, Frantzia, ) iraultzailea izan zen. Irakaslea zen Angulemako apaizgaitegian. Frantziako Iraultzaren jarraitzaile sutsua izan zen. 1790ean Parisen hartu zuen bizilekua, apaizen konstituzio zibila zin egin zuen, eta Saint-Nicolas-des-Champseko bikario izendatu zuten, baina apaizgoa utzi zuen. Parisko Komunako kide izan zen. Janari urritasunak sortutako krisialdian izan ziren matxinaden eta harrapaketen sustatzaile izan zen. Jabetza kritikatu zuen, aberatsen aurka jardun zuen, Maraten politikaren aldekoa zen, eta 1793az geroztik ''enragés'' taldearen ordezkaria izan zen. Sozialismoa aldeztu zuen eta eragin handia izan zuen Babeufengan. 1794an atxilotu eta hiltzera kondenatu zuten. Bere burua hil zuen kartzelan zegoela. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Roux, Jacques', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Roux, Jacques
    Argitaratua 1985
    Sailkapena: D 522
    Liburua
  2. 2
    nork Roux, Jacques
    Argitaratua 1985
    Sailkapena: D 522
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali