Elio Vittorini
Elio Vittorini (Sirakusa, Sizilia, Italia, 1908ko uztailaren 23a - Milan, Italia, 1966ko otsailaren 12a) italierazko idazlea eta itzultzailea izan zen.Florentziako ''La Stampa'' eta ''Solaria'' aldizkarietan idatzi zituen lehen kontakizunak. Bere lehen eleberrietan kritika zorrotza egin zion italiar gizarteari: ''Piccola borghesia'' (1931, ''Burgesia txikia''), ''Il garofano rosso'' (1933, ''Krabelin gorria'') eta ''Conversazione in Sicilia'' (1941; ''Solasaldia Sizilian''. Pello Lizarralde. Igela, 2021). Ondoren ''Uomini e no'' (1945, ''Gizona eta ez''), ''Il Sempione strizza l´occhio al Fréjus'' (1947, ''Gizarajoa Frejusi begi-keinua egiten''), ''Le donne di Messina'' (1949, ''Messinaren andereak''), ''Diario in pubblico'' (1957, ''Egutegia jendaurrean'') eta ''La città del mondo'' (1969, ''Munduko hiria''). Bere garaiko Estatu Batuetako idazle asko ezagutarazi zituen Italian, baita haien zenbait obra italierara itzuli ere. Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2
-
3
-
4
-
5
-
6
-
7
-
8
-
9
-
10
-
11
-
12
-
13