Ursula Wölfel
Ursula Wölfel (Hamborn, Duisburg, 1922ko irailaren 16 – Heidelberg, 2014ko uztailaren 23a) haur literaturako alemaniar idazlea izan zen.Heidelbergo Unibertsitatean filologia eta literatura ikasi zuen. Bigarren Mundu Gerra bukatuez gero Pedagogia ikasi zuen hezkuntza bereziko irakasle bezala Darmstadten hasi zen lanean. Bere lehenego liburua, dagoeneko haurrei zuzenduta, 1954an plazaratu zuen. 1961tik, beste lanak baztertuz, idazteari ekin zion buru-belarri. 1972an PEN Cluben sartu zen. Euskaraz gutxienez bere lau liburu argitaratu dira. Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2
-
3
-
4
-
5
-
6