Frank Wedekind
Benjamin Franklin Wedekind (Hannover, 1864ko uztailaren 24a – Munich, 1918ko martxoaren 9a) alemaniar antzezle eta antzerkigilea izan zen.Aita alemaniarra eta ama suitzarra zituela, aitaren jabetzako gaztelu suitzar batean hazi zen. Lehen Mundu Gerra hasi arte Estatu Batuetako herritartasuna zuen, baina Alemaniako pasaportea eskatzera behartuta egon zen. Bere helduaroko bizitza gehiena Munichen eman zuen.
Negozioetan eta zirkuan lan egin zuen, eta kabareteko aktore eta abeslari ere izan zen, eta Alemaniako antzerkiaren tradizio satirikoari eutsi zion. Bere poema satirikoengatik bederatzi hilabete espetxean eman ondoren, antzerkiari ekin zion.
Bizitza sexual promiskuoa izan zuen eta sifilia hartu zuen prostitutarekin zituen harremanetan. 1906an Tully Newesekin ezkondu ondoren, monogamo eta oso jeloskor bihurtu zen bere emazte gazteaz. 53rekin hil zen apendizektomia baten ondorioz. thumb|Tilly eta Frank Wedekind, 1910
Bere lanetan moral burgesa kritikatu zuen, batez ere sexuarekiko duen jarrera, espresionismoa aurreratu zuen eta eragina izan zuen antzerki epikoaren garapenean. Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2
-
3
-
4
-
5
-
6
-
7
-
8
-
9
-
10
-
11
-
12
-
13
-
14
-
15
-
16
-
17
-
18
-
19
-
20